Euskaldunen gogoan geratuko da 2014ko ekainaren 8a, herriz herri 150.000 pertsonek batutako Durango eta Iruñea arteko giza katean etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten eguna.
Ainhoa Mendibil Gure Esku Dago-ko komunikazio arduradunaren ustez, komunikazio estrategiez harago, norbanakoen harremanek eragin zuten jende olde hura. Baina bideoklipak “komunikatiboki” izandako eragina ere azpimarratu du: “Dinamika martxan jarri zen momentutik hartu zuten PARTE
Euskal Herriko musikari ezagun pila batek. Gure filosofia letran, musikan eta egiteko moduan txertatu zen: pertsona ezberdin pila, batzuk aurretik elkarrekin jardunak, besteak ez, eta denak batera”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario