EUSKAL HERRIA NAFARROA DA

EUSKAL HERRIA NAFARROA DA

sábado, 24 de mayo de 2014

EUSKO EKINTZA ( AURKEZPEN AGIRIA )

Aurkezpen agiria


http://www.euskoekintza.eu/EUSKO EKINTZA
Altsasu 2012 abenduaren 22a

1.- AURKEZPENA:

Duela bi urte, Euskal Herria pairatzen ari zen kinka larriaren  aurrean, ezker abertzaleko sentsibilitate ezberdinetako emakume eta gizon talde bat biltzen hasi ginen. Abiapuntu ezberdinetatik abiatzen ginen baina berehala aurkitu genituen partekatzen genituen ikuspuntu eta hausnarketa. Beraz, egoerari buruzko diagnosia egin genuen eta gure ustez, egoerak eskatzen zuenari erantzuteko ildo politiko baten lerro nagusiak zehaztu genituen.
Lehendabizi, ezkerreko indarrez osatuta zegoen Ezkerretik Bilduz erakundea sortu genuen beste hainbat lagunekin batera orain hari berari tiratuz Eusko Ekintza alderdia aurkeztu dugu Espainiako Barne Ministerioan bere legalizaziorako.
Hurrengo aste eta hilabeteetan, gure ildoak partekatzen dituzten pertsona, talde eta sentsibilitate politikoekin harremanetan jarraituko dugu urrats berriak zehazteko.

2.- ILDO ESTRATEGIKOA:

Eusko Ekintza, ezker abertzalekosentsibilitate ezberdinetako bilguneada. Helburu nagusietan, bat egiten du Ezker Abertzalean dauden beste sentsibilitateekin, ezker abertzalearenak historikoki izan diren sozialismoa eta independentzia helburuekin, alegia.
Antikapitalistak gara eta arlo publikoan, komunitarioan zein kooperatiboetan oinarritzen den sozialismoan sinesten dugu.
Gure azken xedea, ordea, gaurdanik hasita, sistema kapitalista ordezkatuko duen sistema berri bat eraikitzen hastea da. Behetik gora, jendarteak bere burua antolatzeko eta sistema kapitalista ordezkatzen lagunduko duten erakunde eta herri ekimen oro bultzatuz eta elikatuz.
Modu berean, nazio eraikuntzan, oinarri sozialista batean eraikitako euskal errepublika independientea aldarrikatzen dugu.
Neoliberalismoak zein sozialdemokraziak, ustelkerian itota, pertsonen zein lurraren esplotazio merkantilista onartzen eta bultzatzen du eta gurea bezalako herrien zapalkuntza sistematikoa bilakatu du. Beraz, eredu agortuak izateaz gain guk amesten dugun jendarte berria eraikitzeko batere baliorik ez dute.
Eusko Ekintzak, kapitalismoaren egungo krisi hiltzaile hau, sistemikoa dela uste du. Sistemak, bere helburu ekonomikoak lortzeko erabaki politikoez baliatzen da eta etengabekoak dira populazioaren aurka ematen diren lege aldaketak (konstituzioak barne), despidoak, etxeetatik kanporatzeak, esplotazioa eta miseria; salbuespen legedi errepresiboak eta ingurumen erasoak ahaztu gabe. Estatu sozialaren lorpenak urte gutxitan suntsitzen ari dira.
Zapalkuntza ekologiko eta zapalkuntza hetero-era integralean egin nahi diogu aurre, bereziki patriarkatuaren mantenurako/sostengurako gakoa den emakumeenganako zanpaketari aurre eginez;eta homofobia, xenofobia eta arrazakeriaren aurka  ere orrokatuko gara. Europa guzian faxismoaren aurrerapenari eta integrismo kristau zein neoliberal autoritarismoari aurre egin behar zaio.
Aliantza politikoak bultzatuko ditugu Euskal Herrian, Espainiar eta Frantziar Estatutuetan, Europan zein planeta osoan, eredu kapitalista eta territoriala gainditzeko hautua egiten duten kolektibo guztiekin. Sistema kapitalista eta hetero-patriarkala gainditu ahal izateko ezinbestekoa deritzogu beste herri zapalduekiko elkartasuna erakustea eta harremanak eraikitzea; eta modu honetan, elkar borrokatuz, elkar ikasiz eta elkar babestuz
Argi dugu azkenik, gaur egun prozesu demokratiko bat eraikitzeak etengabeko indar metaketa batean oinarritua egon behar duela. Herriaren indar antolatuak bakarrik egin diezaioke aurre estatuak marrazten ari diren bide orrian dagoen estrategia ukatzaile eta errepresiboari.

2.- LERRO POLITIKOAK

Gatazka politikoari dagokionez:

Gure eremu geografikoan, duela hainbat mendeetatik hona, bizi izan den jendartearen berezko eginkizun politiko, kultural zein ekonomikoen zapalkuntza eta asimilazio prozesuaren erroak oso aspaldikoak dira eta modu askotan azaldu dira historian. Prozesu luze horren aro modernoa 1936ko gerran hasi zen; diktadurak bultzatutako genozidioan eta Estatu Terrorismoan ezarri behar da, hain zuzen ere. 1977Ko amnistia legeak gizateriaren aurkako krimenen eta estatu krimenen inpunitatea ekarri zuen eta ez borrokalari antifaxisten eskubideen itzultzea. Harekin batera, Frantzia eta Espainiarekin mendeetan izan den gatazkaren luzapenari kondenatu ziguten. Euskal Herriaren ukazio nazionalaren jarraipenetik erregimen totalitarioekin haustura ezak, egun ere, Estatuak jite autoritarioak ekarri ditu. Eusko Ekintzak bat egiten du genozidio frankista eta estatu terrorismoaren biktimak batzen duen Lau Haizeetara Gogoan plataformak gai honen inguruan politika publikoak definitzeko argitaratutako ” Oroimenaren giltzarriaren agiriarekin.
Eusko Ekintzak bere errespetua adierazten die gatazkak eragin dituen biktima guztiei eta argi esaten dugu zor zaiela, nazioarteko legediak aitortzen dien Egia, Justizia, Erreparazioa eta berriro horrelakoak ez gertatzeko bermeak. Honekin batera, argi eta garbi esan nahi dugu genozidio frankista eta estatu terrorismoa pairatu duten biktimak direla, bakar-bakarrik, Egia, Justizia eta erreparaziorik gabe geratzen ari direnak. Estatuak burututako gehiegikeriak eta krimenak zigorrik gabe gelditzen ari dira. Horregatik bat egingo dugu Egia, justizia eta erreparazioa lortzeko lanean ari diren estatuko eta bereziki Euskal Herriko talde guziekin. Euskal Herriko Egiaren Batzordea da, une honetan, gai hauetan urratsak ematen hasteko tresna eraginkorrena.
Gatazka politiko honek eragin dituen preso eta iheslarientzat amnistia egon behar du. Horretarako, Españako eta Frantziako legedien aldaketak eman daitezen, indar korrelazioak suspertzen ahaleginduko gara. Bitartean, presoak Euskal Herriratzea, gaixorik daudenak eta zigorraren hiru laurdenak bete dutenak askatzea eta oro har presoen aurkako salbuespen legediak bertan behera uztea exijitzen dugu.
Aipatutako eskakizunen aurrean estatuek har dezaketen jarrera ezezkorrei aurre egiteko, indar korrelazioa aldatuko duten estrategia guztietan parte hartuko dugu, prozesua saihestezina bihurtu arte.

Alderdien Legea

Demokraziaren ilusio bide, gero eta autoritarioagoa den sistema politikoa pairatzen dugu. Autoritarismo eta errepresio horien adierazle garbia da indarrean dagoen partiduen legea. Indarrean dago bere ondorio guziekin eta hala den bitartean, ezinezkoa izango da berdintasun politikoez hitz egitea. Oraindik sumario dexente irekita jarraitzen dute eta oraindik orain kartzeletan bere jarduera politiko eta intelektual hutsagatik presoak  egon badaude. Ilegalizazioen zikloa ez da amaitu. Eta ez da amaituko estatuen bide-orrian herritarren errepresio gordina dagoen bitartean; ez  legez kanporaketaz markaturik gauden 40.000 euskal herritar inguruk ,geure eskubide politiko osoak berreskuratzen ez ditugun bitartean ;ez politikoki nahi dugun bezala antolatzeko eskubidea berreskuratzen ez dugun bitartean eta  ezta ilegalizatutako erakunde eta alderdiak berlegalizatzen ez diren bitartean ere.
Inperatibo legala akatatzeak ez du berarekin ekartzen injustiziei men egitea ezta ikuspuntu demokratiko batetik onartezinak diren zapalketen aurka ekin eta salatu gabe uztea ere.
1978an ezarritako erregimen politikoaren porrotaren aurrean gaude. Honenbestez, egungo sistema juridiko-politikoaren goitik beherako aldaketa da premia larria duena.

Udalbiltza

Udalbiltzak Euskal Herriko erakunde nazional gorena izan behar du; lurralde osoa egituratuko duena; eraikuntza nazionala eta independentzia ahalbidetuko duena; soberanista eta independentista diren eledun eta erakunde guziei irekita egongo dena.
Udalbiltza ezin da erakunde sinboliko hutsa izan, eraikuntza nazionala eta independentziarako bidean tresna instituzional nagusia baizik.

Euskara

Euskara da gure herriaren nortasunaren enborra. Euskararen ikuspuntutik bizi nahi dugu munduan eta Euskal Herrian, jakina. Euskarak  balio behar digu euskara hutsez bizi nahi duen oro Euskal Herriko lurraldeetan lan eta bizi ahal izateko. Aldi berean, uste dugu , espainiar estatuak zein frantsesak zor historikoa dutela euskararekiko; gure hizkuntza baztertua, kriminalizatua, eta zanpatua mantendu baitute historikoki, gaurdaino. Gure apustua beraz, herritar euskaldun eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduna da. Konplexurik gabe,  ezarri behar dira helburu hori lortzen lagunduko duten tresna eta baliabide guztiak.

3.- EZKER ABERTZALEAREN EREDUA

Ezker Abertzalea, historian zehar, alderdi bakarrean batu ezinak diren libertario, komunista eta sozialistaideologiaz osatu da. Langile eta klase herritarren aliantza historiko bat  izan da Ezker Abertzalea, eredu demokratikoa izan duena beti, anitza eta parte-hartzailea. Horregatik hain zuzen, errepresio gupidagabeari erresistentzia tinkoa ezartzeko tresna eraginkorra izan da. Herritar Batasuna, berriz, konfrontazio demokratikorako tresna izan da.
Begi onez ikusten dugu Euskal Herriko jendartea ideologia ezberdinetako alderdietan eta erakundeetan antolatzea. Eta esan gabe doa, gure helburua ez dela alderdi  hegemoniko bat izatea, Eusko Ekintza ezkerreko indarrez osatuta egon behar duen Herri Batasun batean parte izateko jaio da, Herritar Batasun bat zeina independentzia  lortze bidean ,gune soberanista eta aliantza zabalak lortzeko motorra izan behar duen. Baita sozialismoaren etxea harriz harri eraikitzen hasi beharko duen indar ezkertiarren elkarlanean zutabea ere. Militante kritikoak eta aktiboaren ezaugarri nagusia formakuntza politikoa da. Horregatik Eusko Ekintzak (EEK) ahalegin handia egingo du bere miltantziaren formakuntza politikoan.

4.- EUSKO EKINTZAREN ANTOLAKETA

Eusko Ekintza lan arloetan zein eskualdetan antolatuko da. Ez dugu sinesten goitik behera antolatutako behetik gorako mugimenduaz. Horregatik, korronte antolatuak onartuko ditugu eta antolakuntza parte-hartzailea eta demokratikoa bultzatuko dugu. Norbanako kritiko eta ekintzaileak izango dira praktika eraldatzailea eta herri mugimendu sendoa bultzatuko dutenak. Batzarra izango da gure ezaugarria, eta gainontzeko indar eta talde soberanista ezkertiarrekin auzolana, gure ipar-orratza.

 5.- HERRI MUNGIMENDUAREKIKO HARREMANA.

Herri mugimendu antolatu eta autonomoa,  inoiz baino beharrezkoa zaigun independentzia eta sozialismorako bidea bermatuko duena;Ezker Abertzale osoaren sostengua jasoko duena;estatuen  eta merkatuen bidegabekeriei aurre egingo diena. Gure militanteek herri mugimendua hauspotuko dute,inolako dirigismo eta injerentziarik gabeko herri mugimendua.

6.- BORROKARAKO TRESNAK

Eusko Ekintzak masa borrokan eta mota ezberdinetako desobedientzia zibilean eta intsumisioansinesten du. Instituzioetan lortzen den ordezkaritzak Euskal Herriko herritar mugimendua indartu eta herritarren interesak defendatzeko tresna izan behar du, herri zerbitzaria. Uste dugu aldebakartasunaren hautuak norabide estrategiko zehatz eta argia izan behar duela. Garbi dago guretzat giza eskubide zein eskubide sozial, nazional eta politikoen aldeko herri mugimendu zabal eta indartsuak lortuko duela indar korrelazioa eta estatuen itxikeria gainditzea, eragile sozial anitzez osatutako independentziaren aldeko auzolan nazional zabalarekin batera. Konfrontazio demokratiko anitza eta etengabeak baino ez ditu eskubide sozial eta nazionalak ekarriko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario